Usurbildarrak, Bera Berako garaileen artean

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 18a, 13:40


Ondoko argazkian dituzue Martin Larrañaga (entrenatzailea) eta Esther Arrojeria (jokalaria) usurbildarrak, Bera Bera taldeko gainerako kideekin eta Foru Aldundiko ordezkariekin, atzo Diputazioko egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan egin zieten harrera ekitaldian. Igandean Alcobendasen (Madril) Kopa Txapelketa irabazi ostean izan zen. 21-26 nagusitu ziren, Rocasa taldekoen aurrean. Ahaldun Nagusi Martin Garitano eta Kultura, Gazteria eta Kiroleko diputatu Ikerne Badiolak zoriondu zuten taldea, garaipen berri honengatik. Laugarren kopa esku artean baitu Bera Bera taldeak.