Hitzaldi batekin jarraituko du gaur, Jubilatu Asteak

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 18a

Sendagai generikoei buruzko hitzaldi batekin hasi zen atzo, igandera arte Gure Pakea Elkarteak antolatu duen Jubilatu Astea. Eta egitarauari, beste solasaldi batekin emango diote jarraipena, astearte arratsalde honetan, 17:00etan hasita Artzabalen. "Arazo larriekiko erreakzioa", gai honi buruz mintzatuko da, Rafael Kortabarria:

Martxoak 18, asteartea
17:00 Hitzaldia (bi hizkuntzetan): “Arazo larriekiko erreakzioa”. Hizlaria: Rafael Kortabarria.

Martxoak 20, osteguna
16:30
 Antzezlana: “Vivir en Villa Tatiritaina”. Partaideak. Oñatiko jubilatu taldea.

Martxoak 21, ostirala
9:00
 Irteera (Usurbilgo tren geltokitik): Zarautz-Axkixu-Zumaia.
Bazkaria, Zumaiako jubilatu elkartean. Prezioa: 18 euro.

Martxoak 23, igandea
12:00
 Meza.
14:00 Bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Sagardotegiko menua: 20 euro bazkideentzat, 27 euro gainerako jubilatuentzat.
Izen ematea: itxita.

Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.