NOAUA!ko bazkideen batzar nagusia, martxoaren 24an

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 18a, 14:48

Hitzordu bikoitza duzue egunotan, NOAUA! Kultur Elkartearekin. Lehenik, ostegunean, martxoak 20, Laburbira, euskarazko film laburren emanaldia antolatu dugu 19:00etan Sutegin. Sarrera doan. Eta datorren astelehenerako, martxoaren 24an, bazkideen batzar nagusia. Hona hemen, NOAUA! posible egiten laguntzen duzuen bazkideoi, asteleheneko ekitaldira gerturatzeko luzatzen dizuegun gonbita:

Kaixo lagun,

Iritsi zaigu pasa berri den 2013 urteak zer utzi digun aztertzeko eta, bestetik, 2014ak zer ekarriko digun aurreikusteko garaia. Honetan guztian gure elkarteko bazkide zaren horrek baduzu zeresanik. Hau dela eta, Noaua! Kultur Elkartearen BATZAR NAGUSIRA etortzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu. Animatu eta etorri, bazkideen laguntza eskertuko bai dugu.

Kontua da, aurtengo Batzarrean, urtero moduan, agian izango dela lagunen bat errelebo eske. Egia esan, nahiko lan zaila izaten da ordezkoen izenak bururatzea, eta are zailagoa baietza jasotzea. Aurtengo erronka izango da, lan-talde berritu bat ateratzea batzar orokorretik, eta horrela indar berritu egin nahi dugu kultur ekintzak antolatzeko taldea. Beraz, badakizue, animatu!!! Ea lan-talde indartsu eta gogotsu bat osatzen dugun.

Horrekin batera esan BAZKIDE berriak lortzeko kanpaina berri bat genuela, eta ez genituela asko lortu. Aurten saiatuko gara bazkide berri gehiago lortzen. Zuen inguruko norbait, bazkidetza egiteko asmoz ikusi ezkero animatu eta gonbidatu gurekin izatera.

Azkenik, gogoratu: 500 bazkide gara eta kuota ordaintzearen truke hainbat onuraz balia gaitezke, baina Elkartearen nondik norakoak ezagutzea eta erabakietan laguntzea ere badela denon lana.

Aurtengo batzarra Potxoenean ospatuko dugu datorren martxoak 24an, astelehena, iluntzeko 19:00etan lehenengo deialdia eta 19:30tan bigarrena.

Bertan besteak beste ondorengo gaiak izango ditugu hizpide:

1.-2013ko memoria eta balantze ekonomikoa.

2.-2014ko egitasmoak eta aurrekontuak.

3.-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.

4.-Galdera/ erantzunak.


Zain izango gaituzu, adeitasunez,
 

Ana Aizpurua Irazusta