EHGAM-en sagardotegiko afarian izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 19a, 11:51



Datorren astelehena, martxoak 24, izen emateko azken eguna. Iaz bezala, Arratzain sagardotegia hautatu du Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM), “Maribollotrans Sagaydotegia” ospatzeko. Martxoaren 29an egingo den afaritara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, Laboral Kutxako kontu zenbaki honetan: 3035 0063 82 0630030222. Prezioak: 24 euro afaria, 32 euro otordua eta Arratzain sagardotegira joateko autobusa. Ordainketak egiterakoan, ez ahaztu nork bere izen abizenak adierazteaz.

Afalaurretik, trikipoteoa ospatuko da arratsaldean, Txirristratik abiatuta. Eta EHGAM-ek antolaturiko festa eguna, Donostiako Doka kafe antzokian amaituko da. Hauxe, martxoaren 29rako osatu duten egitaraua:

Martxoak 29, larunbata
18:15 Donostiako Amara Plaza hotelaren ondoko geltokian biltzeko hitzordua. Autobusez Usurbilera.
18:45 Trikipoteoa Txirritratik abiatuta.
20:30 Afaria Arratzain sagardotegian.
01:00etatik aurrera, Kikili-festa Donostiako Dokan, DJ Askea eta DJ On-ek girotuta.

Informazio gehiago: http://ehgam2010.blogspot.com.es/
Irudia: EHGAM.