Euskara normaltzearen alde lan egiteagatik salatuak

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 19a, 13:24

Iaz, Gipuzkoako 11 udal salatu zituen Estatuko abokatuak eta aurten, 26 udal eta erakunderi errekerimenduak bidali dizkie, kontratazio publikoetan euskara normaltzearen aldeko hizkuntz irizpideak ezartzegatik. Errekerimenduren bat jaso duten erakundeei, euskararen normaltzea sustatu asmo duten hizkuntza irizpideak bertan behera uztea eskatzen zaie.

Auzibidean jarri dituzten erakundeok gogor salatu dute, espainiar estatuaren jarrera. Euskaldunak espainieraz bizitzera behartu nahi dituztela adierazi dute, euskara galtzea dela azken helburua. Euskararen aurka duten "herra eta tema" amaitzea eta "Gipuzkoako herritarrak eta erakundeak errespetatzea" eskatzen diote espainiar estatuari. Orain arteko bideari jarraitzeko asmoa erakutsi dute Gipuzkoako erakunde guztiok, "euskaraz bizitzeko behar ditugun neurriak adostu, erabaki eta ezarriko ditugu aurrerantzean ere".

"Gure eskubideen aurkako inposizio onartezina da"
Jaurlaritza, eragile sozial eta politikoak aldiz elkarlanea deitzen dituzte; euskararen garapen osoa ahalbidetuko duen adostasuna lortzeko. "Instituzioen ekimen zilegiaren aurka egin du estatu espainiarrak, oldarkor. Euskararen ofizialtasuna praktikan jartzea oztopatu nahi du, normaltasunez aritzea zaildu. Estatu espainiarraren erasoak eragiten digu euskaraz bizitzeko hautua egin dugun instituziooi eta euskaldun guztioi; gure eskubideen aurkako inposizio onartezina da", Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendariarentzat. 

Diputazioari ere kontratuetarako finkatuak dauden hizkuntz irizpideak bertan behera uztea agindu dio Espainiako Gobernuko ordezkaritzak. Foru Aldundiak auzibidean diren udalei elkartasun eta babesa adierazi diote. Baita Gipuzkoako Batzar Nagusiek ere.  

Udal eta Foru Aldundiko ordezkariek, gai honen aurrean eman duten erantzun bateratuari loturiko adierazpen osoa, hemen: gfaeuskara140319