Iñaki Errasti, Berria egunkarian: "Espero nuena aurkitu dut Orion, eta oso pozik nago"

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 20a, 11:36

Hamar urtez etxetik urrun aritu eta gero, Oriora itzuli da. Aginagatik 10 minutura du entrenamendu-lekua. Etxekoekin denbora gehiago egoteko denbora izango du orain. "Lehen autoan ematen nituen bi orduak orain etxekoei eskaintzeko aukera daukat. Larunbatetan, esaterako, jaiki eta neroni harritzen naiz etxetik azkar joan behar ez dudalako. Etxean elkarrekin gosaltzeko aukera dugu orain, eta ondoren joaten naiz entrenatzera. Eguerdirako, gainera, etxean izaten naiz", Berrian aditzera eman duenez.

Orio aukeratzeko irizpidea ere kirol arlokoa izan dela dio Errastik: "Oso klub handia da, serioa, eta joan zen denboraldian ikusi zen oso ondo ibiltzeko gai dela. Ni ez naiz joaten entrenamenduetara udan bigarren izateko; irabazi nahi izaten dut, eta Orio aukera ona da horretarako".

Elkarrizketa osorik, ondo estekan: Ziabogarekin, etxe ondora

Argazkia: Gorka Rubio, ArgazkiPress