Bazkari baten bueltan amaituko da Jubilatu Astea

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 21a, 13:02


Igande eguerdiko 14:00etatik aurrera Santueneko Aialde-Berri sagardotegian. Otordurako izena aurrez eman beharra zegoen, martxoaren 13a baino lehen. Apuntatzeko epea beraz itxia dago. Bazkalaurretik, meza izango dute 12:00etan, Salbatore Elizan. 

Gure Pakea Elkarteak modu honetan emango dio amaiera, astelehenaz geroztik ospatzen ari diren Jubilatu Asteari. Osasunari eta zainketari loturiko bi hitzaldi egin dituzte. Atzo, goiko irudian duzuen moduan, Oñatiko jubilatu taldeak antzerki emanaldia eskaini zuen. Artzabalgo aretoa bete zuten. Ostiral honetan, Zarautz eta Zumaia arteko ibilbidea oinez osatzekoak ziren, Askizutik barrena. Zumaiako jubilatu elkartean bazkaltzekoak ziren. Udaberri beteko eguraldia egokitu zaie.