Ogigintza tailerra ostegunean, izen ematea irekita

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 25a, 12:30

Etumeta-AEK euskaltegiak antolaturiko saioa, ostegun honetan, martxoaren 27an izango da, 18:00etan Agerialdeko jangelan. Aitziber Elortza herritarrak gidatuko du tailerra. Ekimenean parte hartzeko aurrez eman beharko da izena, Etumeta AEK euskaltegira deituta. Honatx, bertako telefono zenbakia: 607 609 379. Ikastaroko prezioa: 2 euro. Saioan parte hartuko duzuenontzako oharra; bakoitzak tupper eta espatula bana eramaten baditu, ezin hobeto.

Mintzalagun bila
Euskalduna izan eta euskara ikasten ari dena lagundu nahi baduzu, edo euskara ikasten egon eta euskara praktikatu nahi izanez gero, batzuentzat zein besteentzat bada topagunerik Usurbilen; Mintzalagun egitasmoa. Urte osoan zehar zabalik dago, Usurbilgo Udalak, Etumeta-AEK euskaltegiak eta NOAUA! Kultur Elkarteak sustaturiko ekimenean apuntatzeko epea.

Parte hartzeko gonbita bikoitza beraz herritarrei. "Euskara ikasten ari bazara baina hitz egiteko lotsatzen bazara, mintzapraktika taldeetan parte hartu. Gurekin ondo pasatzeaz gain, zure euskara maila hobetuko duzu. Eta den-dena dohainik!", hala da. Euskara ikasten ari direnek "euskaldun zaharren" laguntza beharrean dira, hemen beraz, bigarren gonbita. "Euskalduna bazara eta ikasten ari denari laguntzeko prest bazaude, astean ordu bete eman dezakezu mintzapraktika egin nahi duten lagunekin, solasean eta giro onean".

Animatzen zaretenok, deitu euskaltegira, 607 609 379 telefono zenbakira, idatzi usurbil@aek.org helbidera edota Etumetara gerturatu; Kale Nagusia, 45 behea helbidera. Eta eman izena. Mintzalagunen berri jaso ahal duzue baita, Facebook-en; Mintzalagunak gara orrialdean. Baita web gune honetan ere: mintzalagun.blogspot.com