Hemen da X. Soinurbil. Etxeko txikienei zuzenduriko emanaldi batekin estreinatuko da edizio borobil hau, gaur arratsaldean. Astearte honetan hasi eta igandera arte luzatuko den Musika Asteari ekiteko, antolatzaileek dantza batean jarri nahi dituzte haur eta gurasoak. Gerturatu 18:00etan frontoira eta Porru Dj-rekin arratsalde pasa dibertigarri batez gozatzeko aukera izango duzue. Abestiak kantatu eta koreografiak ikasteko aukera eskainiko dute pilotalekuan, Kiliklon taldekoek. Ordu eta erdiko emanaldi freskoa iragarri dute, Soinurbilen hamargarren edizioari ekiteko. 18:00etatik aurrera, frontoian.
Eragileen arteko elkarlana
Bihar, Zumarte eta Tobera musika eskolako ikasleen emanaldia Sutegin. Eta igandera arte, egunero hitzordu bat dugu Soinurbilekin.
Ekimen guztiotan usurbildarrak ikusiko ditugu ekitaldietan parte hartzen; Zumarte Musika Eskolaren bueltan sortu diren talde ezberdinak, baita handik kanpo, musika lantzen diharduten beste herriko zenbait talde ere. Zumarterekin batera, Udalak ere antolakuntza lanetan parte hartu du, eta Musika Asteko ekitaldietako baterako ere zenbait eragilek ere bai; Kantu Taldeak edo Hurbilago Merkatari eta Ostalarien Elkarteak.
Martxoaren 25etik 30era ospatuko den X. Soinurbil Musika Asteko hitzorduetan islatuko da elkarlan hau guztia. Nabarmentzeko bi deialdi; ostiralean, martxoaren 28an, kantua, musika eta pintxo poteoa uztartuko dituen kalejira berezia afalaurretik edota herriko zortzi musika talderen parte hartzea bilduko duen pop-rock kontzertua hilaren 29an, gaueko 22:00etatik aurrera frontoian.
X. Soinurbil Musika Asterako egitarau osoa, segidan. Egitarauaren berri emateko antolatzaileek kaleratu dituzten eskuorriak, hemen: Soinurbil
Martxoak 25, asteartea
18:00 Porru Dj-a: haur nahiz gurasoentzako erromeria frontoian, Kiliklon taldearen eskutik. Abestiak kantatu eta dantza egiteko koreografiak ikasteko aukera. Ordu eta erdiko emanaldi freskoa.
Martxoak 26, asteazkena
18:00 / 19:00 Organoa ezagutzeko aukera Salbatore Elizan, Organoaren Lagunak taldeko kide Joan Luis Atxegaren eskutik. Sarrera doan.
Martxoak 27, osteguna
18:30 Zumarte eta Tobera, Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako ikasleak biltzen dituen musika eskolen emanaldia, Sutegiko auditorioan. Sarrera doan. Parte hartzaileak:
Zumarte Musika Eskolatik:
-Trikitixa eta pandero taldea: “Ikusi mendizaleak” (Herrikoia).
-Saxofoi taldea: “The woodcutter” (Ezezaguna).
-Talde instrumentala: “The flinstones” (Hanna,Barbera), “Ragtime fiddles” (Bruce Chase).
-Zumarte Gazte Abesbatza: “Hiri hartan izan zen” (Mikel Markez).
Tobera, Musika eta Dantza Eskolako egitaraua: “Europa” (Charpentier), “Irish Washerwomen”, “Fiesta”, “Souletino”, “Lassus Trombone”, “John Brown”, “El Campesino Alegre” (Schumann), “Xarmangarria zira” (herri-doinua), “Uso Txuria” (herri-doinua), “Banako” (euskal dantza tradizionala), “Neska Zaharrak” (arin-arina), “Askatasun egarriz” (Lin Ton Taun).
Martxoak 28, ostirala
19:00 Kalejira frontoitik abiatuta. Parte hartzaileak:
-Usurbilgo Kantu Taldea.
-Zumarte Musika Eskolako Abesbatzak, Trikitilari Taldeak eta Txistulari Taldeak.
-Hurbilago, Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkartea.
Oharra: kalejira Tipi-Tapan parte hartzen duten tabernetatik igaroko da. Hau da, Txiriboga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetatik. Guneotan, 19:00-21:00 artean edariarekin pintxoa doan. Eta gainera Tipi-Tapako 150 euroko erosketa balearen zozketarako zigiluak lortzeko aukera.
Martxoak 29, larunbata
22:00 Usurbilgo pop-rock taldeen kontzertua frontoian. Sarrera doan. Egitaraua:
-Ixakson-ak, Zumarteko taldea.
-Tapiwan, Zumarteko taldea.
-3P4, herriko taldea.
-Tapimax, Zumarteko taldea.
-Nesk-Quik, Zumarteko taldea.
-Juanantzoneko okupak, herriko taldea.
-The Hastelen´s, Zumarteko taldea.
-Zappa, Zumarteko taldea.
-Arto2xar, herriko taldea.
-Ganbarakada, Zumarteko taldea.
Martxoak 30, igandea
Andoaingo musika banda eta abesbatza Usurbilen:
11:30 Kalejira, Zumarte Musika Eskolatik abiatuta.
12:30 Emanaldia frontoian. Sarrera, doan.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.