Martxoko azken asteartea gaur, hileroko osoko ohiko bilkura, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, udalbatza aretoan. Usurbilgo Udalak jakinarazi du jada, zer nolako kontuak jorratuko dituen aipatu hitzorduan. Udal ordezkariek ahotan hartuko dituzte, besteak beste, udal lanpostuen balorazioa, Alokabide eta Udalaren arteko hitzarmena edota hondakinei loturiko udal ordenantza. Tren pasaguneen ezabatzeari buruzko mozioa ere aurkeztuko du PSE-EEk. Gai zerrenda jarraian, bere osotasunean:
1-Aurreko bilkurako aktaren onespena:
2014/02/25eko ohiko bilkura.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko otsailaren 15etik martxoaren 14ra (2014/0133-2014/0241).
3-Udalak alokairuan dituen 19 etxebizitzen administrazioa eta mantenua kudeatzeko Alokabide, S.A. eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmen berria onatzea.
4-Lanpostuen balorazioaren errebisioa onartzea.
5-Lanpostuen zerrendaren hasierako onarpena.
6-Usurbilgo udalerrian hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen udal ordenantza hasieraz onartzea.
7-Hondakin bilketa zerbitzuaren ordenantza fiskala aldatzea.
8-Galderak, eskaerak eta mozioak:
8.1.-Euskal Sozialistak udal taldeak aurkeztutako mozioa: tren pasaguneak ezabatzea.