Apirilaren 2an, “Faustinorekin munduratuz” antzerkia

Sutegiudalliburutegia 2014ko mar. 24a, 10:40

Apirilaren 2an Haurrentzako Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Sutegi udal liburutegiak antzerki saio batekin ospatuko du. “Faustinorekin munduratuz”, 18:00etan Sutegin.
Lau urteetan zehar, Eneko Etxebarrieta munduari bira ematen ibili zen. Orduko abentura eta esperientzetan oinarritzen da antzezlana.
Enekok eta Faustinak, bere txirringak, haurrak telebista utzi eta beraiekin munduratu daitezen gonbidatuko dituzte: mundua pedalei eragiten ezagutzeko.