EHGAM-en larunbateko sagardotegiko afarirako izen ematea itxita

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 24a, 10:59

"Toki guztiak beteta daude jada, beraz ezin da izen gehiagorik eman", ohartarazi dute antolatzaileek. Larunbatean, martxoaren 29an Arratzain sagardotegian ospatuko den afarirako izen emateko azken eguna zen astelehen hau, martxoaren 24a. Iaz bezala, Arratzain sagardotegia hautatu du Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak (EHGAM), “Maribollotrans Sagaydotegia” ospatzeko. 

Afalaurretik, trikipoteoa ospatuko da arratsaldean, Txirristratik abiatuta. Eta EHGAM-ek antolaturiko festa eguna, Donostiako Doka kafe antzokian amaituko da. Hauxe, martxoaren 29rako osatu duten egitaraua:

Martxoak 29, larunbata
18:15 Donostiako Amara Plaza hotelaren ondoko geltokian biltzeko hitzordua. Autobusez Usurbilera.
18:45 Trikipoteoa Txirristratik abiatuta.
20:30 Afaria Arratzain sagardotegian.
01:00etatik aurrera, Kikili-festa Donostiako Dokan, DJ Askea eta DJ On-ek girotuta.

Informazio gehiago: http://ehgam2010.blogspot.com.es/ edo 667 435 570.
Irudia: EHGAM.