Honez gero jakingo duzue: 2015ean Kilometroak jaia Usurbilen ospatuko da. Eta aurreko astean iragarri genuen moduan, leloa eta logotipoa topatzeari ekin dio Udarregi ikastolak. Baina egun gutxi geratzen dira, lanak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko baita. Zuen proposamenak idazkaritzan utzi ditzakezue edota e-posta bidez igorri helbide honetara: usurbilkilometroak@udarregi.com. Bururatzen zaizkizuen ideiak lantzerakoan, honakoa aintzakotzat hartzea eskatzen dute Udarregitik: “euskara! eta herriarekin elkarlanean, auzolanean!”.