Euskal iheslari politikoak sorterrietara itzultzen hasiko dira

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 24a, 13:07


 Iragan larunbatean Arrangoitzen (Lapurdi) eginiko agerraldi batean, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko 80 bat kideek euren sorterrietara itzuliko direla iragarri zuten: “Zailtasunak ditugu oraindik gure kolektiboa osatzen duten kide guztiak etxeratzeko, baina aukera eskaintzen duten egoerei gaurdanik soluzioak ematen hasteko hautua egin dugu. Beraz, gaurko egunetik aurrera gure sorterrietako kaleak betetzen hasiko gara. Gaurtik aurrera gure sorterriko plazetan ere ikusiko gaituzue berriro”.

Iazko ekainean konponbiderako eginiko ekarpenaren baitan kokatzen du euskal iheslarien kolektiboak urrats hau. Bide orri hau gauzatzen hastea erabaki dutela jakinarazi zuten aurreko larunbatean Arrangoitzen. Gogoan izan, usurbildar bat dago Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboan; Xabier Miguel Ezkerra.

Hemen duzue, larunbateko agerraldian iheslarien kolektiboak plazaratu zuen adierazpena, bere osotasunean: iheslarienerabakia

Elkarretaratzea ostiralean
Martxoa amaierara heltzen ari gara. Ohi bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea ate joka dugu. Ostiral honetan, martxoaren 28an, iluntzeko 20:00etan hasita Mikel Laboa plazan.