Oraindik lau jardunaldi jokatzeke dituen arren, 2. nazional mailako sailkapen buruan, garaile amaitu du Aitor Arrutik zuzentzen duen taldea. Zorionak!
Erronka potoloa dute orain, Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldekoek; 1.nazionalera igotzeko fasea prestatzera baitoaz. "1.nazionala estatu mailako brontzezko txapelketa da, futboleko 2B mailaren parekoa", gogorarazi dute Usurbil Kirol Elkartetik.
Igoera Usurbilen ospatzeko eskaera
Igoera fasea jokatzeko datak ere finkatuak daude jada; maiatzaren 16,17 eta 18an ospatuko da. Lekua zehazteke dagoen arren, Usurbil Kirol Elkartetik aipatu txapelketa ezin garrantzitsuagoa etxean jokatzeko eskaera bideratzekoa da. "Kirol elkarte honek igoera fasea Usurbilen ospatzea eskatuko dio Espainiako Eskubaloi Federazioari, igoera Usurbilen gera dadin", adierazi dute eskubaloi taldeen bilgunetik.
Senior mutilen 2.nazional mailako taldeak Estatu mailako beste multzoetako txapeldun edo txapeldunorde geratu diren 3 talderen aurka lehiatu beharko du, maiatzeko hirugarren asteburuan.