Asteazken eguerdira arte, abisu horiaren eraginpean egongo gara, 100 kilometro orduko haize boladak izan eta 24 orduko tartean, metro karratuko 70 litro baino prezipitazio gehiago pilatu daitezkeelakoan. Abisu horia beraz, haize bolada gogorrengatik eta prezipitazio handi eta iraunkorrengatik. Hauek dira, Euskalmet metereologia agentziak finkatu dituen abisu horien ordutegiak:
Martxoak 25, asteartea
12:00-00:00 100 kilometro ordutik gorako haize boladak, haizeguneetan. 60-80 kilometro ordutiko gorakoak, haize guneak ez diren tokietan.
12:00-00:00 Ordubetean metro karratuko 15 litro pilatu daitezke. 24 ordutan, metro karratuko 70 litro baino gehiago.
Martxoak 26, astezkena
00:00-06:00 100 kilometro ordutik gorako haize boladak, haizeguneetan. 60-80 kilometro ordutiko gorakoak, haize guneak ez diren tokietan.
00:00-12:00 Ordubetean metro karratuko 15 litro pilatu daitezke. 24 ordutan, metro karratuko 70 litro baino gehiago.
Euskalmet-en arabera, astearte honetan, zenbait lekutan prezipitazio oso ugaria izango da, bereziki egunaren amaieran. Trumoi-ekaitz eta txingor eta guzti izan dezakegu. Asteazken arratsaldetik aurrera, giroak hobetze aldera egingo du. Informazio eguneratua: Euskalmet