Elizako organo historikoa ezagutzeko aukera gaur, Musika Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 26a, 11:39


Haur eta gurasoak dantza batean zirela estreinatu zen atzo, igandera arte luzatuko den X. Soinurbil Musika Astea. Dj Porruren emanaldiak, euria zarra-zarra ari zuen astearte arratsaldea alaitu zuen. Eta nola gainera, kantuan eta gerri buelta mugitzen, erromeria giro betean ospatu zen etxeko txikienak eta helduak batu zituen ekitaldia.

Indartsu hasi da beraz, 2o14ko musika astea. Gaur, martxoak 26, Salbatore Elizako organoa ezagutzeko aukera. Bisita gidatu bana, arratsaldeko 18:00etan eta 19:00etan:

Martxoak 26, asteazkena
18:00 / 19:00 Organoa ezagutzeko aukera Salbatore Elizan, Organoaren Lagunak taldeko kide Joan Luis Atxegaren eskutik. Sarrera doan.

Martxoak 27, osteguna
18:30
 Zumarte eta Tobera, Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloako ikasleak biltzen dituen musika eskolen emanaldia, Sutegiko auditorioan. Sarrera doan. Parte hartzaileak:
Zumarte Musika Eskolatik:
-Trikitixa eta pandero taldea: “Ikusi mendizaleak” (Herrikoia).
-Saxofoi taldea: “The woodcutter” (Ezezaguna).
-Talde instrumentala: “The flinstones” (Hanna,Barbera), “Ragtime fiddles” (Bruce Chase).
-Zumarte Gazte Abesbatza: “Hiri hartan izan zen” (Mikel Markez).

Tobera, Musika eta Dantza Eskolako egitaraua: “Europa” (Charpentier), “Irish Washerwomen”, “Fiesta”, “Souletino”, “Lassus Trombone”, “John Brown”, “El Campesino Alegre” (Schumann), “Xarmangarria zira” (herri-doinua), “Uso Txuria” (herri-doinua), “Banako” (euskal dantza tradizionala), “Neska Zaharrak” (arin-arina), “Askatasun egarriz” (Lin Ton Taun).

Martxoak 28, ostirala
19:00
 Kalejira frontoitik abiatuta. Parte hartzaileak:
-Usurbilgo Kantu Taldea.
-Zumarte Musika Eskolako Abesbatzak, Trikitilari Taldeak eta Txistulari Taldeak.
-Hurbilago, Usurbilgo merkatari eta ostalarien elkartea.
Oharra: kalejira Tipi-Tapan parte hartzen duten tabernetatik igaroko da. Hau da, Txiriboga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetatik. Guneotan, 19:00-21:00 artean edariarekin pintxoa doan. Eta gainera Tipi-Tapako 150 euroko erosketa balearen zozketarako zigiluak lortzeko aukera.

Martxoak 29, larunbata
22:00
 Usurbilgo pop-rock taldeen kontzertua frontoian. Sarrera doan. Egitaraua:
-Ixakson-ak, Zumarteko taldea.
-Tapiwan, Zumarteko taldea.
-3P4, herriko taldea.
-Tapimax, Zumarteko taldea.
-Nesk-Quik, Zumarteko taldea.
-Juanantzoneko okupak, herriko taldea.
-The Hastelen´s, Zumarteko taldea.
-Zappa, Zumarteko taldea.
-Arto2xar, herriko taldea.
-Ganbarakada, Zumarteko taldea.

Martxoak 30, igandea
Andoaingo musika banda eta abesbatza Usurbilen:
11:30 Kalejira, Zumarte Musika Eskolatik abiatuta.
12:30 Emanaldia frontoian. Sarrera, doan.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.

Soinurbil Musika Asterako antolatzaileek kaleratu duten eskuorria, hemen: Soinurbil