EHGAM-en eskutik, trikipoteoa eta sagardotegiko afaria larunbatean

Noaua Aldizkaria 2014ko mar. 28a, 08:00

Euskal Herriko Gay-Les Askapen mugimenduak (EHGAM) Usurbil hautatu du aurten ere, sagardotegiko afaria ospatzeko. Arratzainen bilduko dira, larunbat gauean. Aurretik, trikipoteoa ospatuko dute Kaxkoan. 18:45etatik aurrera, Txirristra tabernatik abiatuta. 

Afaritarako izen emateko epea joan den astelehenera arte finkatua zuten arren, azkenean, iragarri baino lehenago itxi behar izan zuten, erreserbatua zuten toki guztia bete baitzuten. Larunbaterako EHGAM-ek antolaturiko ekimenak, Donostiako Doka kafe antzokiko festa batekin borobilduko dira: 

Martxoak 29, larunbata
18:15 Donostiako Amara Plaza hotelaren ondoko geltokian biltzeko hitzordua. Autobusez Usurbilera.
18:45 Trikipoteoa Txirristratik abiatuta.
20:30 Afaria Arratzain sagardotegian.
01:00etatik aurrera, Kikili-festa Donostiako Dokan, DJ Askea eta DJ On-ek girotuta.

Informazio gehiago: http://ehgam2010.blogspot.com.es/ edo 667 435 570.
Irudia: EHGAM.