Baina Gure Esku Dago lan taldeak 400 atxikimendu lortzeko erronka jarria du. Helburua betetzeko, herritarren babes handiagoa behar dute. Horregatik, ostiral arratsalde honetan, 19:00etatik aurrera informazio mahaia jarriko du Gure Esku Dago bilguneak frontoi inguruan. Baita igande eguerdian ere, bazkalaurretik, poteo orduan.
Asteburu honetan ere beraz, ekainaren 8ko giza-katean izen emateko aukera egongo da. Gogoan izan, erabakitze eskubidearen aldeko ekimenean parte hartu nahi duen herritar bakoitzak metro bat erosi behar du, 5 euroren truke. Jada izena eman duten aginagar, zubietar eta usurbildarrek Uharte-Arakilen dute hitzordua, datorren ekainaren 8an. Sakanako udalerri honetako eremu bat erreserbatu dute antolatzaileek, inguruotako herritarrentzat.
Martin, Agirre, Xamoa eta Gaztelumendi, Ixak eta Gari musikariekin. Casabal izan zen gai jartzailea, larunbateko bertso musikatuen saioan.