Leridako La Bordeta lantegiaren "Conservas Usurbil" produktuen etiketak

ZaloaArnaizIbarguren 2014ko mar. 28a, 15:11

 

Interneten gauza bitxiak topatu daitezkeela ezin dugu ukatu eta ikertzaile lanetan nabilela ondoko bitxikeri honekin egin dut topo. Gure herriaren izen berbera daramaten kontserbarako produktuen etiketak topatu ditut. Bildumagileentzako ere salgai daude (www.todocoleccion.net). Leridako La Bordeta lantegiaren kontserbako produktuen etiketak dituzue hementxe: "Conservas Usurbil". Hainbat produktu ezberdin lantzen zituzten, guztiak kontserbatan sartuak: piperrak, zainzuriak, melokotoiak, perretxikoak,... Izenarena bitxia ezta? Herritarren bat ez zen urruti ibiliko...

Produktuak kontserbetan sartzeko erabiltzen zen makinariaren konponketak egiteko orduko komunikabideetan agertzen zen publizitatea hauxe:  "Construccion de la Soldadora patentada USURBIL", kontserba lantegietarako. Orduko 2.500 pote egiten omen zituen....