Santixabeletako Jai Batzordearen bilera, 18:00etan Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2014ko martxoaren 31

Uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren jaiak antolatzen jarraituko dute, Jai Batzordearen bueltan biltzen diren herri eragileetako ordezkariek. Aipaturikoa, festak prestatzen segitzeko urteko bigarren hitzordua, astelehen honetan, martxoak 31, 18:00etan Potxoenean. Laster gainera, Santixabelen berri emango duen egitaraua diseinatzeko lehiaketa deituko dute. Eta honekin batera, iaz egin zuten bezala, herriko festetarako txupinazorako proposamenak biltzeko ekimena ere abian jarriko dute.