Xabier Linazasorok (ahotsa), Danel Santxezek (baxua), Ander Aizpuruak (gitarra), Axier Fernandezek (gitarra) eta Andoni Castrok (bateria-jolea) osaturiko taldea oholtza gainera itzulia da, zenbait emanaldi eskaintzeko. Larunbat honetan, apirilak 5, Akerra Gaztetxean joko dute, gauerditik aurrera. Metal eta rock gogorraren artean mugitzen zen boskoteak, herriko beste talde batekin partekatuko du Txokoaldeko oholtza gaina; 3P4 taldearen kontzertua gozatu ahal izango da, gaueko 0:00etatik aurrera. Kontzertuok borobiltzeko, Dj 140tas-en saioa Akerran.
Kontzertu gehiago, apirilaren 11n
Gazte Asanbladak inguruko herrietako hiru musika talde gonbidatu ditu Usurbilgo Gaztetxera, askorentzat oporraldien hasiera izango den gau horretan. Donostiako Madeleine, Orioko Citizen Kane eta Zarauzko Managaitz taldeek joko dute apirilaren 11n, Alkartasuna kooperatibaren egoitza ohian. Aurretik, beste talde baten ibileren berri. Gaueko 22:00etatik aurrera, “Nasi Goreng Adiktion”, Diskoira talde zarauztarrak Asian eginiko birari buruzko dokumentala proiektatuko dute.
Afari beganoa
Kontzertuon bezperan, afari beganoa antolatu du Gazte Asanbladak. Hileroko bigarren ostegunetako ohiturari jarraituz, apirilaren 10ean, iluntzeko 20:30etatik aurrera gaztetxean, eta borondatearen truke.