Arrautz pintxoak, igandeko Tipi-Tapan

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 1a, 08:00

Hilabetea estreinatzearekin batera, ate joka dugu berriz, lehen igandeko pintxo-festa. Hamaulagarren Tipi-Tapa ospatuko da, bost egun barru, apirilaren 6an. Oraingoan, arrautzekin eginiko mokadu bereziak prestatuko dituzte, Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Edaria eta pintxoa, 2 euroren truke, goizean hasi eta bazkal ordura arte. Ez ahaztu Tipi-Tapa txartela hartzea. Zazpi tabernetako zigiluak eskuratu, txartela edaritegiotako bateko kaxan utzi eta arratsaldeko 15:00ak arte itxaron. Igandeko ordu horren bueltan zozketatuko da eta, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan xahutu ahal izango den 150 euroko erosketa-balea. 

Poteo-kalejira jendetsua
Amaitu berri den X. Soinurbil Musika Astearen baitan ospatu zen ostiral arratsaldean, herri eragile desberdinen arteko elkarlanez antolatu zuten poteo-kalejira berezia. Zumarteko musikariak, abesbatzakoak, Kantu Taldekoak edota dantzariak batu zituen afal ordura arte luzatu zen hitzorduak. Kalean egoteko giro ederra zegoen, eta kalejirako partaideen laguntzaz, jendea erakarri zuten, edariaren truke pintxoak doan banatzen ari ziren Tipi-Tapa egitasmoko tabernetara. Edaritegion bueltan ospatu zen hain zuzen, Soinurbileko kalejira. Zazpi tabernok ekimenaren geltoki izan ziren.