Arraras-Gorriti mendi irteerarako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2014ko apirilaren 1a

Apirilaren 9ra arte. Apuntatzeko 12 euroko ordainketa egin behar dute Andatzako bazkide eta langabetuek eta 15 eurokoa gainerakoek, Usurbilgo mendizaleen kirol taldeak Kutxanbank-en duen kontu zenbaki honetan: 2095 5069 07 1068489805. Irteerarako plazak mugatuak izango dira. Lehentasuna Andatza MKT-ko kideek izango dute.

Arraras-Gorriti irteera, apirilaren 13an. Martxoaren 9an egin zuten Belate-Arraras ibilbidearen jarraipena izango da, hurrengo txango hau. Irteerara abiatzeko hitzordua, goizeko 7:00etarako finkatu dute, Oiardo Kiroldegian. Joan etorria autobusez egingo da. 21 kilometrotako ibilbidea egitea proposatzen zaie mendizaleei, 5 ordu eta erdi inguruan. Pare bat ohar parte hartzaileentzat; irteera egunean, janaria norberak eraman beharko du, edaria antolatzaileen esku. Otordua, ibilbide amaieran egingo da.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info