Apirilaren 2an, ipuin antzeztua Sutegi Liburutegian

Sutegiudalliburutegia 2014ko api. 1a, 10:46

Gogoratu, Apirilak 2an, asteazkenarekin, Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatuko dugu Sutegi Liburutegian. Nola? Eneko Etxebarrieta bidaiari eta antzezleak, Faustina bere bizikletaren laguntzaz,  eskainiko digun ipuin antzeztu bat gozatuz. Saioa arratsaldeko 6etan izango da, 4-8 urte bitarteko neska mutilentzat. Ederki pasako dugu!