Apirilaren 7tik 11ra, Udajolasen izen emateko epea

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 1a, 10:45


4-12 urte arteko haurrei zuzenduriko udako aisialdi eskaintzan apuntatzeko epea, datorren astelehenean, apirilaren 7an irekiko dugu eta bost egunez egongo da zabalik, hilaren 11ra arte. Ordutegi honetan; goizez, 10:00-11:00 artean, eta arratsaldetan, 16:00-18:00 artean. Ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.

Uztailaren 1etik 30era luzatuko den euskarazko aisialdi eskaintzan apuntatzeko, ikastetxeetan banatuko den eskuorria, datu pertsonalekin beteta ekarri behar da NOAUA!ko egoitzara. Eskuorria behar duenak, NOAUA!ko egoitzan bertan eskura dezake.

NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak adostua duten hitzarmena kontuan izanda, 140 umerentzako lekua dago Udajolasen. Horregatik eta zerbitzu on bat bermatzearren, ez dira haur gehiago onartuko. Izen emate kopurua 140tik gorakoa balitz, plazen zozketa egingo da maiatzaren 5ean,  arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Zozketa ostean kaleratuko da, Udajolasen onarturiko haurren zerrenda. 

Aurtengo Udajolas, uztailaren 1etik 30era izango da. Astelehenetik ostiralera, goizez, 9:30-13:30 artean.

Izen ematea
Epea: apirilaren 7tik 11ra.
Ordutegia: goizez, 10:00-11:00 artean; arratsaldez, 16:00-18:00 artean.
Tokia: NOAUA!ko egoitza.
Ekarri beharrekoa: izen emate orria, datu pertsonalekin beteta.
Oharra: ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.