Aste Santua lagunekin kirola eginez igaro nahi duzu?? Animatu zaitez Usurbil Futbol taldeak antolatu dituen txokoetara!!!!
Aste Santuak kirola eginez ekintza hau LHko haurrei zuzendua dago, 6-12 urte bitarteko gaztetxoei. Apirilak 22tik 26 bitartean ospatuko ditugu, goizeko 10.00etatik 13.00 arte. Kirol ezberdinetan aritzeko aukera izango dugu eta baita lagunekin ondo pasatzekoa ere. Horretarako adi data hauei, izen ematea hastear baita. Aste honetan bertan hasiko da; apirilak 2, asteazkena eta apirilak 4 ostirala arratsaldeko 17.30 – 19.00 bitartean Haraneko bulegoan. Izen emate orria betea ekarri beharko da batetik, eta bestetik, 45 euroko ordainketa egin behar da Kutxabank-eko kontu zenbaki honetan: 2095 5069 06 1071029051. Gogoan izan haurraren izena jartzeaz ordainketa egiterakoan.
Informazio gehiago behar izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezkete futusurbil@yahoo.es helbidean.