Itoitz Rodriguez, Europako Txapelketari begira

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 1a, 17:39

Indoor denboraldi bikaina osatu du 16 urteko korrikalariak. Gipuzkoa zein Euskadiko txapelketetan marka ederrak ondu eta gero, urrezko domina eskuratu berri du Espainiako Txapelketan, 400 metroko lasterketan. Udarregin eman zituen lehen urratsak baina orain Lasarte-Oriako taldean ari da. Mitxelinen, entrenamendu batean izan gara berarekin solasean. Aste honetako NOAUA!n topatuko duzue Itoitzi eginiko elkarrizketa luzea. Hauxe aurrerapen modukoa.

NOAUA! Espainia mailako lehen txapelketa duzu hauxe, ezta?
Itoitz Rodriguez. Irabazi dudan lehena da, bai. Parte hartu dut beste edizio batzuetan, baina hau izan da irabazi dudan lehengoa.

Horrek zapore ona utziko dio bati. Horrelako garaipen bat ez da urtero lortzen, ahalegin handia egongo da atzean.
Izugarrizko satisfakzioa ematen du horrelako garaipen batek. Eta bai, gogor egin behar da lan, horrelako helburuetara iristeko.

Eta ordu asko sartu.
Ordu asko, izerdi asko, entrenamendu gogorrak...

 

Bideoan bere etorkizuneko asmoez mintzo da. Elkarrizketa osoa aste honetako NOAUA! aldizkarian. Laster ipiniko dugu sarean.