Gaur arratsaldeko 18:00etan hasita, Sutegiko auditorioan. "Faustinarekin munduratuz" izeneko antzezlana eskainiko du Eneko Etxebarrietak. 4-8 urte arteko haurrei zuzenduriko emanaldia, "Etxeberrietak 4 urteetan zehar munduari bira ematen izan zituen abentura eta esperientzetan oinarritzen da. Bidaia honetan 46.000 kilometro egin zituen pedalei eraginez, 32 herrialdetan. Eneko eta Faustinak, bere txirringak, (txirrinaren bidez hitz egiteko ahalmena duenak) haurrak telebista utzi eta beraiekin munduratu daitezen gonbidatzen dituzte: mundua pedalei eragiten ezagutzeko. Elkarrekin ezinbesteko gauzak alforja edo aneketan sartuko dituzte, munduko hainbat bazterreteko haurrak ezagutu… eta abentura eta esperientzia ugari bizi eta gero, etxera itzuliko dira ideia eta ikasketa berriekin".
Irakurzaletasuna haurrekin partekatzen ikasteko saioa, Yolanda Arrietaren eskutik
Usurbilgo Udalak antolaturiko antzerki emanaldi hau, apirilaren bigarren honetan ospatzen den Haur Liburuaren Nazioarteko Egunerako antolatu du. Egun honen eta apirilaren 23ko Liburuaren Egunaren artean, beste zenbait ekimen ere bideratzekoak dira Sutegi udal liburutegitik. Hurrengo hitzordua, apirilaren 10ean. “Zer egin liburuekin: Kontu Kontari” saioa antolatu dute Yolanda Arrietarekin, apirilaren 10erako, 17:30-19:00 artean Sutegi udal liburutegian. Hitzordua, 0-7 urte arteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendua dago. Topaketan parte hartzeko, aurrez eman daiteke izena liburutegiko harreran. Etxeko txikienekin irakurzaletasuna partekatzen ikasteko saio erabat praktikoa izango da. “Liburu mota ezberdinak eskuartean izango ditugu eta horiekin zer egin dezakegun aholkatuko digu Yolandak”, aurreratu dute antolatzaileek.