Datorrena, opor aurreko azken NOAUA!

Noaua Aldizkaria 2014ko apirilaren 3a

Apirilaren 11n argitaratuko dugu ate joka dugun oporraldi aurreko azken astekaria. Honenbestez, zorion agur edo oharrik baldin baduzue, astelehenerako, apirilaren 7rako ekarri NOAUA!ko egoitzara. Edo bestela, emailez bidali erredakzioa@noaua.com helbidera. 

Datorren 570. NOAUA! kaleratu ostean, bi astez, hau da, apirilaren 18an eta 25ean ez da NOAUA!ko papereko ediziorik izango. Hurrengo zenbakia, ohi baino lehenago dator halere; maiatza hasierako zubia dela eta, apirilaren 30ean. Tarte horretan halere, web gunea eguneratzen jarraituko dugu. Egoitza itxita egongo da, apirilaren 17tik 21era. Gainerakoan, astelehenetik ostiralera zabalik.