Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak datozen oporretarako antolatu dituen txokoetan izen emateko azken eguna da, ostegun hau, apirilaren 3a. Apuntatzeko, deitu telefono zenbaki honetara: 637 332 402 (Naiara). Apirilaren 14tik 16ra eta apirilaren 22tik 25era egingo dira txokoak. Goizez, 9:00ak edo 10:00etatik 13:00etara. Ekimen honetan parte hartzeko prezioak honakoak dira; bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Gainerakoek 25 euro. Izen emateko epea, aipatu moduan, ostegun honetan, apirilaren 3an itxiko dute.
Gaztelekuko irteeretarako baimenak, aurrez
Aginagan txokoak, eta Usurbilen futbol txokoak ospatuko dira 6-12 urte artekoentzat, apirilaren 22tik 26ra, 10:00-13:00 artean. Usurbil FT-k antolaturiko ekimen honetarako lehen izen emate eguna izan zen atzokoa, bigarrena eta azkena, ostiral honetan, apirilaren 4an, 17:30-19:00 artean Haranen. Gogoan izan, izen emate orria beteta eman eraman behar dela, eta baita 45 euro ordaindu izanaren agiria. Ordainketak, Kutxabank-en 2095 5069 06 1071029051 kontu zenbaki honetan egin behar dira. Kontzeptuan "Aste Santua" jarri eta haurraren izen abizenak adierazi. Informazio gehiago: futusurbil@yahoo.es
Gaztelekuak ere hiru ekimen antolatu ditu hurrengo asteotarako. Bi irteera tartean; Olaberriako Kars-etara DBH 3-koentzat eta DBH 1-2 mailetako ikasleekin Bidebietara, Bera Bera eskubaloi taldekoen neurketa ikustera joango dira. Txangootarako aurrez eman behar da izena. Gurasoen baimena eraman beharko dute gazteek Gaztelekura. Hona hemen, aipatu hiru hitzordu hauen zehaztasun gehiago:
Apirilak 14, astelehena
16:00 Gaztelekutik Olaberriako Kars-etara. DBH3-koei zuzendua.
Apirilak 24, osteguna: Konkis Eguna
11:30 Frontoian. Gaztelekuko gazte guztiei zuzendua.
Apirilak 26, larunbata:
16:00 Gaztelekutik Bidebietara, Bera Bera taldekoen eskubaloi partida ikustera. DBH 1-2ko ikasleei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.