Igandera arte bisitatzeko aukera egongo da, Sutegiko erakusketa aretoan. Ordutegi honetan; goizez, 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara. Izaskun Silva Zaldibek eta Willy Jonesek antolaturiko erakusketari buruzko informazio gehiago: budacuantico1@gmail.com eta Facebook-en, "Buda Cuántico".
Erakusketa honen harira, hitzaldi bat ere antolatu dute, larunbaterako, apirilaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan Sutegiko auditorioan. "Hitzaldi honetan, egunerokotasunean Fisika kuantikoaren ezagutzak nola erabili eta sendabide kuantikoa zer den azalduko da", berri eman dute antolatzaileek. Hitzaldia gaztelaniaz izango da. Hitzordu honi buruzko informazio gehiago, aipatu Facebook-eko orrialdean eta antolatzaileen helbide elektronikoan.