Diseinu lanak aurkezteko maiatzaren 15era arteko epea dute interesdunek. Lehiaketako txapeldunak, 500 euroko saria jasoko du eta noski, eginiko lanaren emaitza herritar guztien eskutara helduko da. Usurbilgo Udalak antolaturiko ekimen honen xedea hain zuzen, uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren herriko festen egitarauari formatua, euskarria, eta finean, forma eta itxura ematea baita.
Zuen diseinu lana sortzen hasteko lehen pausoa Potxoeneara gerturatzea izango da. Egitarauko testua bertan jaso behar da. Bestela, eskatu emailez, kultura@usurbil.net helbidera idatzita. Testu horretan oinarritu beharko da diseinu lana. Gainerakoan, ezaugarriok izan beharko ditu:
-Lanaren neurria librea izango da.
-Egitarauak irakurterraza izan beharko du. Euskaraz argitaratuko da, gaztelerazko bertsio laburtua jasoko du, tamaina txikiagoan.
-Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive batean, aurkeztu beharko da eta PDF formatuan egongo da.
Lehiaketari begirako araudi orokorra:
-Lehiaketa publikoa eta irekia izango da.
-Lana originala, aurrez beste lehiaketetan parte hartu eta argitaratu gabea izango da.
-Norbanako edo taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun.
-Nahi adina lan aurkez daitezke.
Aipaturikoa, lanak maiatzaren 15a baino lehen helarazi behar dira Usurbilgo Udaleko erregistrora, edo bestela, postaz bidali helbide honetara:
Usurbilgo Udala
Kultura Saila
Jose Martin Sagardia Plaza z.g.
20170 Usurbil
Egitarau diseinu lehiaketaren oinarrien berri, hemen: http://kultura.usurbil.net/edukiak/deskargak/564786_LEHIAKETA%20OINARRIAK%202014.pdf
Argibide gehiago: 943 371 999 edo kultura@usurbil.net
Jai Batzordearen bilera
Egitarau diseinu lehiaketarekin batera, datozen herriko festetan txupinazoa nork bota, zuek erabaki ahalko duzue. Zuen esku beraz. Iaz bezala, aurten ere, Santixabelei hasiera ekitaldirako proposamenak biltzeko deialdia egingo du laster Jai Batzordeak. Santixabelak prestatzen jarraitzeko bilera berri baterako hitzordua ere finkatu du Jai Batzordeak. Hurrengo saioa, maiatzaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.