Senior nesken eskubaloi taldeak Zarautzen aurkako partida jokatuko du igande honetan. Gogoan izan, datorren asteburuan ospatuko den Euskadiko Txapelketarako sailkatu da Usurbil Kirol Elkarteko taldea. Igande honetako neurketaren ostean lehen postua ziurtatzen badute, apirilaren 11tik 13ra ospatuko den sektorearen jokalekua hautatu ahal izango dute. Hala bada, sailkapen buruan amaitzen badute apirilaren seigarren honetan, senior nesken taldeak noski, Euskadiko Txapelketa, etxean, Oiardo Kiroldegian ospatzeko eskaera egingo du. Denak, gaur gerta daitekeenaren zain beraz.
50 urte bete dituen Usurbil Kirol Elkartearentzat berri ezin pozgarriagoa dugu, senior nesken taldeko sailkapena. Are gehiago, neurketak 7-8 jokalarirekin aurrera jokatu izan dituzte eta. Meritu are handiagoa beraz, mugak muga, urrutira heldu baitira jada. 21 neurketetatik 19 irabazita, 1 berdinduta eta 1 galduta. Zorionak!!!