2.981, Tipi-Tapako zenbaki saritua

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 7a, 12:01

Apirileko Tipi-Tapa ospatu zen atzo. Arrautzekin eginiko pintxo festaz gozatu ahal izan zuten herritarrek. Amaieran, 150 euroko erosketa-balearen zozketa egin zen Txirristra tabernan. Zenbaki saritua, 2.981 da. Txartelaren jabea agertu da jada. Hurbilago Elkarteko establezimenduetan nahi den moduan xahutzeko aukera ematen duen erosketa-balearen hurrengo zozketa, maiatzaren 4an. Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan ospatuko den Tipi-Taparen hamabosgarren edizioan. Ondo gorde beraz, eskutan duzuen Tipi-Tapa Txartela.