Zabalik ostiralera arte, Udajolasen izen emateko epea

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 7a, 12:59

Ireki dugu Udajolasen izen emateko epea. Ostiralera arte, apirilaren 11ra arte, NOAUA!ko egoitzara etorri eta uztaileko aisialdi eskaintzan apuntatzeko aukera dute, 4-12 urte arteko haurren gurasoek. Ordutegi honetan; goizez, 10:00-11:00 artean, eta arratsaldetan, 16:00-18:00 artean. Ez da ez ordutegitik ezta finkatua dagoen epez kanpoko izen ematerik onartuko. Astelehen goiz honetan, ordubeteko tartean, 25 lagun apuntatu dira.

Uztailaren 1etik 30era luzatuko den euskarazko aisialdi eskaintzan izen emateko, ikastetxeetan banatuko den eskuorria, datu pertsonalekin beteta ekarri behar da NOAUA!ko egoitzara. Eskuorria behar duenak, NOAUA!ko egoitzan bertan eskura dezake.

NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak adostua duten hitzarmena kontuan izanda, 140 umerentzako lekua dago Udajolasen. Horregatik eta zerbitzu on bat bermatzearren, ez dira haur gehiago onartuko. Izen emate kopurua 140tik gorakoa balitz, plazen zozketa egingo da maiatzaren 5ean,  arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. Zozketa ostean kaleratuko da, Udajolasen onarturiko haurren zerrenda. 

Aurtengo Udajolas, uztailaren 1etik 30era izango da. Astelehenetik ostiralera, goizez, 9:30-13:30 artean.

Izen ematea
Epea: apirilaren 7tik 11ra.
Ordutegia: goizez, 10:00-11:00 artean; arratsaldez, 16:00-18:00 artean.
Tokia: NOAUA!ko egoitza.
Ekarri beharrekoa: izen emate orria, datu pertsonalekin beteta.
Oharra: ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.