Igandean saldu genuen 400.metroa!
Ekainak 8a gerturatzen ari da, eta ai! Bakoitzak bere erara kudeatzen ditu nerbioak, baina gero eta gutxiago gelditzen da egun handirako! Handia, bai, handia, jada bete baitugu hasierako erronka: igandean saldu genuen 400.metroa! Eta ez, ez gara hor geratuko! Erronka berria jarri diogu gure buruari: baietz 500 lagun elkartu Usurbilen!ala sinistuta gaude! Besteak beste, hasieran jarritako erronka bete dugulako! Aupa zuek!
Oraindik denbora dago, eta mahaia gehiagotan ere jarriko dugu. Asteon bertan, larunbateko Dantza Eguna aprobetxatuz, kalean izango gara gu ere. Beraz, metroa edo kamixetaren bat erosi nahi baduzu, kaxkoan izango gara!
Beste kontutxo bat ere ezin genezake aipatu gabe utzi. Bideo txiki bat egin nahi dugu, Usurbilen erabakitzeko eskubidearen alde gaudenen irudiekin. Zer egin behar da? Erraz erraza da: "Ni/gu ere han izango naiz/gara" esaldia esanez (usurbildarron euskalki politarekin edo gaztelaniaz) bideoz grabatu zeuen buruak eta bidali usurbilgureeskudago@gmail.com-era. Ea bideo polit bat lortzen dugun!
Oso oso pozik gaude. Lehen ilusioz bizi bagenuen erabakitzeko eskubidearen alde 400 lagun biltzearena, pentsa nola gauden erronka bete berritan. Mila esker denoi, eta animatu zuen ingurukoak ere erabakitzeko eskubidearen alde egin dezaten. Geldiezina izan daiteke! Eta hori hala izatea, Gure Esku Dago.