Mendizaleek asteazken hau, apirilaren 9a dute, Andatzak iganderako antolatu duen txangoan izen emateko. Apuntatzeko 12 euroko ordainketa egin behar dute Andatzako bazkide eta langabetuek eta 15 eurokoa gainerakoek, Usurbilgo mendizaleen kirol taldeak Kutxanbank-en duen kontu zenbaki honetan: 2095 5069 07 1068489805. Irteerarako plazak mugatuak izango dira. Lehentasuna Andatza MKT-ko kideek izango dute.
Nafarroako Arraras-Gorriti irteera, igande honetan, apirilaren 13an. Abiatzeko hitzordua, goizeko 7:00etan jarri dute Oiardo Kiroldegian. Joan etorria autobusez egingo da. 21 kilometrotako ibilbidea egitea proposatzen zaie mendizaleei, 5 ordu eta erdi inguruan. Pare bat ohar parte hartzaileentzat; irteera egunean, janaria norberak eraman beharko du, edaria antolatzaileen esku. Otordua, ibilbide amaieran egingo da.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Andatza Eguna, maiatzaren 4an
Apirileko txangoaren ostean, tradizio luzea duen ospakizuna dator. Maiatzeko lehen igandeko Andatza Eguna. Aurten, hilaren 4an.