Yolanda Arrietarekin hitzordua, ostegunean Sutegi udal liburutegian

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 8a, 08:20




Liburutegian edo etxean aurki daiteezkeen liburuekin zer egin aholkatuko du Arrietak, ostegun honetarako, apirilaren 10erako, 17:30etatik aurrera Udalak liburutegian antolatu duen ekitaldiaren baitan. Liburu mota ezberdinak erabiliz egingo den saio praktiko hau, 0-7 urte arteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzendua egongo da. Ekitaldirako izena aurrez eman behar da, liburutegiko harreran.

“Zer egin liburuekin; Kontu Kontari” saioa, apirilaren 2ko Haur Liburuaren eta apirilaren 23ko Liburu Egunaren artean, asteotarako liburutegitik iragarri duten ekimenetako bat da. Nobedade gehiago izango baitituzte laster liburutegian. Lan berriak eskuragarri jarriko dituzte. Web orrialde honetako "Komunitatea" atalean, udal liburutegiko arduradunek, 8 eta 12 urtetik gorako haur eta gazteentzako heldu berri zaizkien izenburuen bilduma jaso dute.  Apirilaren 15etik aurrera bestalde, Liburutegiak App mugikor edota tabletetarako aplikazio berria ezagutzera emango dute.