Bilera deitu du astelehenerako, Santixabeletako Txosna Batzordeak

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 9a, 08:35



"Santixabelak heltzear ditugu aurtengoan ere. Jai herrikoi, euskaldun, parekide eta partehartzaileak lortze bidean, Txosna Batzordearen lehen asanblada irekia burutuko dugu apirilaren 14an, astelehena, 18:30tan Potxoenean. Animatu bertan parte hartzera eta elkarrekin jaiez gozatzera!!!", luzatu dute gonbita Txosna Batzordetik.

Santixabeletako Jai Batzordeak ere, herriko festak antolatzen jarraitzeko hitzordua finkatua du. Maiatzaren 5erako, 18:00etan Potxoenean. Laster, Santixabeletako txupinazorako herritarren proposamenak biltzeko deia egitekoak dira. Artean, festen berri emango duen egitaraua diseinatzeko lehiaketa abiatu dute.

Lehen pausoa, egitarauko testua lortzea Potxoenean
Santixabeletako Egitarau Diseinu Lehiaketako lanak aurkezteko maiatzaren 15era arteko epea dute interesdunek. Lehiaketako txapeldunak, 500 euroko saria jasoko du eta noski, eginiko lanaren emaitza herritar guztien eskutara helduko da. Usurbilgo Udalak antolaturiko ekimen honen xedea hain zuzen, uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren herriko festen egitarauari formatua, euskarria, eta finean, forma eta itxura ematea baita. 

Zuen diseinu lana sortzen hasteko lehen pausoa Potxoeneara gerturatzea izango da. Egitarauko testua bertan jaso behar da. Bestela, eskatu emailez, kultura@usurbil.net helbidera idatzita. Testu horretan oinarritu beharko da diseinu lana. Gainerakoan, ezaugarriok izan beharko ditu:
-Lanaren neurria librea izango da.
-Egitarauak irakurterraza izan beharko du. Euskaraz argitaratuko da, gaztelerazko bertsio laburtua jasoko du, tamaina txikiagoan.
-Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive batean, aurkeztu beharko da eta PDF formatuan egongo da. 

Lehiaketari begirako araudi orokorra:
-Lehiaketa publikoa eta irekia izango da.
-Lana originala, aurrez beste lehiaketetan parte hartu eta argitaratu gabea izango da.
-Norbanako edo taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun.
-Nahi adina lan aurkez daitezke.

Aipaturikoa, lanak maiatzaren 15a baino lehen helarazi behar dira Usurbilgo Udaleko erregistrora, edo bestela, postaz bidali helbide honetara:
Usurbilgo Udala
Kultura Saila
Jose Martin Sagardia Plaza z.g.
20170 Usurbil

Egitarau diseinu lehiaketaren oinarrien berri, hemen: Santixabeletako Egitarau Lehiaketa 2014 

Argibide gehiago: 943 371 999 edo kultura@usurbil.net