Parte hartze aldetik iazkoa baino jaialdi handiagoa izango dela iragarri dute antolatzaileek. Aipaturikoa ilustratzeko pare bat datu. Larunbat arratsaldean herriko dantza taldeek frontoian eskainiko duten emanaldian, 130 dantzari espero dira. Eta gauean estreinatuko den "Sustrai bereko adarrak" ikuskizunerako, musikari eta dantzari artean, 80 bat lagun arituko dira pilotalekuko oholtzan. Emanaldi honen inguruko entsegu saio orokorra egin zuten aurreko asteburuan, prestaketa lanen egoitzan bihurtu duten Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Hiru egun barru plazaratuko dute, azken hilabete hauetan gogotsu lantzen aritu diren emanaldia.
Apirilaren 12ko II. Dantza Eguna ordea, eguerdian abiatuko da, urte hasieran osatu zen batukada feminista taldeak Kaxkoan burutuko duen kalejirarekin eta Tximeleta taldekoek Oiardo Kiroldegian egingo dituzten topaketekin:
Apirilak 12, larunbata
Eguerdian, batukada kaleetan zehar.
17:30 Usurbilgo Talde desberdinen dantza erakustaldia.
Partehartzaileak:
- Tximeleta Soinketa Erritmikoko Taldea.
- Gaztetxeko Dantzariak.
- Warda irakaslearen taldea.
- Zumba Taldea.
-Usurbilgo Dantza Taldea.
19:00 Dantza-kantu jira, frontoitik abiatuta.
22:00 “Sustrai bereko adarrak” ikuskizuna frontoian. The Hastelen´s Taldea, Zumarte abesbatza, Ixabel Agirresarobe eta Usurbilgo Dantza Taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna. 50 dantzari taula gainean ikusteko aukera.
Antolatzailea: Dantza Taldea.
TXIMELETA SOINKETA ERRITMIKOKO TALDEEN TOPAKETA, OIARDO KIROLDEGIAN
10:00-11:00 Benjaminak: pelota eta uztaia.
12:20-13:20 Alebin eta infantilak: txapelketa. Mazoak-uztaia, xingola-pelota, uztaia bakarka.
13:20-13:30 Sari banaketa.
16:20-17:30 Benjaminak: pelota eta uztaia.