385etik 377ra jaitsi da martxoan, usurbildar langabetuen kopurua

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 10a, 12:11

Otsailean krisia hasi zenetik inoiz izandako langabezia tasa altuena erregistratu ostean, egoerak hobera egin du joan berri zaigun hilabetean. Otsailean 385 langabetu zenbatu zituen Usurbilen Estatuko Enplegu Zerbitzuak, martxoan 377. Urtarrileko datuetara itzuli gara. Kopuru bera, 377 langabetu zenbatu baitziren urte hasieran. 

Beherakada, modu paretsuan eman da emakume eta gizonezkoen langabetuen artean. Adin tarteei erreparatuta, gorabeherak. Emakumeen kasuan, 25-44 urte artean eman den gorakada txikia, beste adin tarteetan eman den beharakadak orekatu du. Gizonezkoen kasuan ere antzeko zerbait sumatzen da. 45 urtetik gorakoen artean zertxobait igo da langabetu kopurua, adin horretatik beherakoen artean jaitsiera. Sektoreka, ohi bezala, aldaketarik ez; 377tik 244 langabetuek zerbitzuen sektorean egoten jarraitzen dute.

Buruntzaldean eta Gipuzkoan, gorantz etenik gabe
Langabeziak behera egin du bai, kontratazioak aldiz gora, emakumezkoen artean nabarmen. Otsailean 266 kontratu sinatu ziren, 113 emakumezkoen artean. Hilabete beranduago, 313 lan kontratu erregistratu dira, 140 emakumezkoenak. Halere, gizonezko gehiago kontratatzen segitzen dute; gizonezkoen 172 lan kontratu erregistratu ziren otsailean, martxoan 173.

Baila mailan, Usurbil eta Lasarte, irla modukoak ditugu langabezia datuei dagokienean. Bi udalerriotan martxoan zertxobait jaitsi da lanik gabeko herritarren kopurua. Buruntzaldeko gainerako udalerrietan gorantz egin du martxoan, baita Gipuzkoan ere. Bailaran, 34 langabetu gehiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak martxoan. Gipuzkoan, 440 langabetu gehiago. 


Martxoko langabezia datuak:
 
Usurbil: 377.         Buruntzaldea: 5.229.         Gipuzkoa: 49.592.

Sexuaren eta adinaren arabera
Emakumezkoak: 204.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 111.
45 urtetik gora: 85.

Gizonezkoak: 173.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 96.
45 urtetik gora: 69.
 
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 5.
Industria: 68.
Eraikuntza: 45.
Zerbitzuak: 244.
Aurretik lanik gabe: 15.

Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 313.
Aldi baterakoak: 302.
Zerbitzuen sektorean: 217.
Sexuaren arabera: 173 lan kontratu gizonezkoenak, 140 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.144.
Astigarraga: 378.
Hernani: 1.431.
Lasarte-Oria: 1.488.
Urnieta: 411.
Usurbil: 377.
Guztira: 5.229.

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 49.592.