140 izen emateren muga gainditu denez, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko ekimenerako plazen zozketa egingo da, maiatzaren 5ean, astelehen arratsaldeko 17:00etan Potxoenean. Halere, gogoan izan, ostiralera arte zabalik jarraituko du Udajolasen izen emateko epeak. Ordutegi honetan, NOAUA!ko egoitzan; goizez, 10:00-11:00 artean. Arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara. 4-12 urte arteko haurrei zuzenduriko udako aisialdi eskaintzan apuntatzeko, izen emate orria datu pertsonalekin beteta ekarri behar da. Eskuorria ez duenak, NOAUA!ko egoitzan bertan eska dezake. Ez da ordutegiz eta epez kanpoko izen ematerik onartuko.
Udajolaserako izen ematea
Epea: apirilaren 7tik 11ra.
Ordutegia: goizez, 10:00-11:00 artean; arratsaldez, 16:00-18:00 artean.
Tokia: NOAUA!ko egoitza.
Ekarri beharrekoa: izen emate orria, datu pertsonalekin beteta.
Oharra: ez da ordutegiz eta epez kanpoko izen ematerik onartuko.
Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.