"Egutegi biodinamikoa eta ilargiak nekazaritzan duen eragina. Noiz erein, landatu, ongarritu eta kimatu? Uzta hobetzeko kosmosaren eragina baliatu" ikastaro teoriko eta praktikoa antolatu da, apirilaren 26rako, 9:00-14:00 artean. Xabier Akizuk zuzenduko du saioa. Izen ematea zabalik dago. Interesdunak 5 euroren truke apunta daitezke, Alkartasuna Kooperatibako bazkideak doan. Izena kooperatiban bertan eman beharko da. Deitu bestela, 943 361 114 telefono zenbakira edo idatzi alkartasuna@usurbil.com helbidera.
Ikastaro honi buruzko zehaztasun gehiago, kaleratu berri dugun astekarian dituzue; http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2014/04/570web.pdf
Sagardo Eguna, maiatzaren 18an
Saio teoriko eta praktiko honekin abiatuko dugu Usurbilen, II. Sagastiak Loretan ospakizuna. Iaz bezala, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Alkartasuna, Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, Noaua Kultur Elkartea, Usurbilgo Sagastia E.M., Usurbilgo Gazte Asanblada, Sagardoaren Unibertsitatea, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, eragile guztion elkarlanarekin osatu da, apirila amaieran hasi eta ekaina hasierara arte luzatuko den zikloa. Sagardo dastatze gidatuak, inausketa ikastaroa edota dantza eta musika uztartuko dituen emanaldi bat aurreikusten dira. Eta noski, berdez margoturik ageri zaigun usurbildarren egun handia ere, ziklo honen baita ospatuko da; XXXIII. Sagardo Eguna. Maiatzaren 18an.