Aisialdi eskaintza zabala datozen oporretan, gaur azken klase eguna duten ikasleentzat

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 11a, 08:30

2013-2014 ikasturteko hiruhileko luzeena amaituko dute irakasle eta irakasleek, ostiral honetan, apirilak 11. Gaurkoa dute azken klase eguna, oporretara doaz. Bi aste dituzte aurretik, atseden hartu edota zenbait eragileek antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko. Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak txokoak antolatu baititu hurrengo hamabostaldirako, Usurbil FT-k futbol txokoak Usurbilen, eta Gaztelekuak hiru ekintza; bi irteera herritik kanpora, eta Konkis Eguna. Aginagako eta futbol txokoetarako izen emateak itxita daude jada. Gaztelekuko irteeretarako berriz, ikasleek aurrez gurasoen baimena eraman behar dute Gaztelekura. 

Hona hemen, murgiltzear garen oporraldirako Usurbilen eta Aginagan antolatu diren aisialdiari loturiko ekimenen agenda:

Apirilaren 14tik 16ra, eta apirilaren 22tik 25era
9:00-13:00
Txokoak Aginagan.
Antolatzailea: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.

Apirilak 14, astelehena

16:00
Gaztelekutik Olaberriako Kars-etara. DBH3-koei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.

Apirilak 22-26, asteartetik larunbatera
10:00-13:00
Futbol txokoak.
Antolatzailea: Usurbil FT.

Apirilak 24, osteguna: Konkis Eguna

11:30
Frontoian. Gaztelekuko gazte guztiei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.

Apirilak 26, larunbata:

16:00
Gaztelekutik Bidebietara, Bera Bera taldekoen eskubaloi partida ikustera. DBH 1-2ko ikasleei zuzendua.
Antolatzailea: Gaztelekua.