Asteburu honetako kirol agenda ohi baino egun gehiagokoa izango da. Udaberri Txapelketari eta Usurbilgo Txapelketari loturiko pilota partidak atzotik igandera arte iragarri baitira, Aste Santuko etenaldiaren aurreko azken futbol partidak ostiral honetatik igandera. Eta etzirako, apirilaren 13rako, Arraras-Gorriti mendi irteera antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Txangorako aurrez eman behar zen izena. Apuntatzeko epea itxita dago jada.
MENDI IRTEERA
Nafarroako Arraras-Gorriti bidea osatuko dute asteazkena baino lehen izena eman zuten mendizaleek, igande honetan, apirilaren 13an. Abiatzeko hitzordua goizeko 7:00etarako jarri Oiardo Kiroldegian, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Joan etorria autobusez egingo da. 21 kilometrotako ibilbidea egitea proposatzen zaie mendizaleei, 5 ordu eta erdi inguruan. Pare bat ohar parte hartzaileentzat; irteera egunean, janaria norberak eraman beharko du, edaria antolatzaileen esku. Otordua, ibilbide amaieran egingo da. Informazio gehiago: andatzamendizale.info
FUTBOLA
Apirilak 11, ostirala
18:30 Alebin federatuak: Usurbil F.T.-Urnieta K.E.
Apirilak 12, larunbata
13:00 Neskak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T.
16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Sporting de Herrera
Apirilak 13, igandea
10:00-12:00 Futbol Eskola: Usurbil F.T.-Allerru K.J.K.E.
PILOTA
Apirilak 11, ostirala: Udaberri Txapelketa, lau t´erdian
Ordua: 19:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Nagusiak:
Setien (Andoain)-Mendizabal (Usurbil)
Infantilak:
Añorga 1-Usurbil (Jon Zumeta-Imanol Galarraga)
Apirilak 12, larunbata: Usurbilgo Txapelketa
Ordua: 10:30.
Tokia: Aginagako frontoia.
Nagusiak:
Urbieta I-Esnaola (Bidegoien) - Andueza-Iparragirre (Azkoitia)
Iribar anaiak (Zumaia) - Huegun-Millan (Alde Zaharra)
Rodriguez-Intxausti (Zumarraga) - Lertxundi-Errazkin (Orio)
Apirilak 13, igandea: Usurbilgo Txapelketa
Ordua: 10:30.
Tokia: Aginagako frontoia.
Nagusiak:
Apezetxea-Santxez (Amezketa) - Hernandez-Ugalde (Oiartzun)
Larrañaga-Agirre (Gasteiz) - Etxaniz-Murgiondo (Azpeitia)
Barandiaran-Andueza (Astigarraga) - Roble-Alduntzin (Burlata)