Senior nesken eskubaloi taldea, Euskadiko txapeldun izateko lehian gaurtik

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 11a, 08:55

7-8 jokalarirekin, 21 partida jokatu eta 19 irabazi dituzte. Jokalari kopuru aldetik mugatuta egonda ikusgarriak dira lortu dituzten denboraldi honetako emaitzak. Urrutiraino heldu dira, Euskadiko Txapelketako azken faseraino. Sailkapen orokorrean lehen postuan gainera, eta horrek azken fase hau ongi asko ezagutzen duten gunean jokatzeko aukera eman die; etxean. Senior nesken eskubaloi taldeak asteburu erabakigarria du gaurtik. Ostiral honetan hasi eta igandera bitarte, Araba eta Bizkaiko hiru talde onenen aurka jokatuko dituzten neurketetan nagusitzen badira, eurena dute Euskadiko txapela. Merezitakoa, zalantza izpirik gabe. 

Azken saiakera honetarako herritarren babesa behar dute. Usurbil Kirol Elkartetik, Oiardo Kiroldegira bertaratzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. Euskadiko Txapelketako lehen neurketak gaur arratsaldeko 18:15etatik aurrera jokatuko dira. Larunbatekoak Hernaniko Kiroldegian jokatuko dira, Oiardon Tximeleta gimnasia erritmikoko topaketak ospatuko baitira. Eta igandean, azken neurketak Usurbilen berriz. 

Usurbil Kirol Elkarteko senior nesken taldea, C.B. Muskiz, IES Construcción eta Urdaibai taldekoein lehiatuko da. Hona hemen, partida guztien ordutegiak:

Euskadiko Txapelketako azken faseko neurketak
Apirilak 11, ostirala
Oiardo Kiroldegian:

18:15 Urdaibai-C.B. Muskiz
20:00 Usurbil K.E.-IES Construcción

Apirilak 12, larunbata
Hernaniko Udal Kiroldegian:

17:15 C.B. Muskiz-IES Construcción
19:00 Usurbil K.E.-Urdaibai

Apirilak 13, igandea
Oiardo Kiroldegian:

10:45 IES Construcción-Urdaibai
12:30 Usurbil K.E.-C.B. Muskiz


Eskubaloi neurketa gehiago
Apirilak 12, larunbata
19:15 Senior mutilak, 2.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-El Pilar Carmelitas

Apirilak 13, igandea
9:15 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-San Roque Kafetegia Elgoibar
10:30 Senior mutilak, Kopa Territoriala (Lasarteko Udal Kiroldegian): Usurbil K.E.-Egia Kata Taberna

Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzeko deitu dituzten usurbildarrak
Apirilak 13, igandea
9:15 Infantil nesken entrenamendu saioa, Donostiako Bidebieta Kiroldegian: Enara Egizabal eta Maria Elosegi.
9:15 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Koldo Diaz.
10:45 Kadete mutilen entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Unai Lejardi.
11:15 Kadete nesken entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Estitxu Berasategi, Ane Irabazal eta Eider Makazaga (infantila).