Zer egin liburuekin: kontu kontari, Yolanda Arrieta Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian, 0-7 urte bitarteko haurren gurasoekin irakurketa aholkuak partekatzen. Dozena bat lagun, aitaren bat tarteko, irakurketaz, poesiaz, album ilustratuez... gozatzen eta euren seme-alabekin jarduteko ideiak hartzen. Parte-hartzaileak, oso gustura: "beste bat egingo duzue?" galdetu dute bi pertsonek irteterakoan. Bideotxoan J.K. Igerabideren olerki baten irakurketa proposamena ikus daiteke; behean berriz, olerkiaren hitzak.
GOZATZEKO, ENTZUN AURIKULARREKIN!
Errekako ispilua
Nire laguna non gorde ote den ez dakit: aurpegi bat irrika ari zait errekatik.
Begi-niniaren poemak, J.K. Igerabide, Erein, 1992.