177 izen ematerekin itxi da, Udajolasen apuntatzeko epea

Noaua Aldizkaria 2014ko apirilaren 11

Inoizko izen emate kopuru altuenarekin amaitu da Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko udako aisialdi eskaintzan izen emateko epea. Astelehen goizetik ostiral arratsalde honetara arte, guztira 4-12 urte arteko 177 haurrek eman dute izena uztailaren 1etik 30era burutuko diren udalekuetarako. 140ko muga gainditu denez, plazen zozketa egingo da maiatzaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan Potxoenean.