Eskubaloiko Euskadiko Txapelketako azken faseko lehia abiatu da Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2014ko api. 11a, 20:48

Urdaibai, C.B. Muskiz, IES Construccion edo Usurbil Kirol Elkartea. Lau taldeotako batek irabaztear du Euskadiko Txapelketa. Azken faseko lehian dira ostiral honetatik, Oiardo Kiroldegian. Igandean jokatuko dira azken neurketak. Iragarri bezala, usurbildarrak dena ematera irten dira, ostiral honetako lehen partidan. Asteburu luzea dute aurretik, baina ikusi denez, gogo eta indarrik ez zaie falta duten guztia emateko. Denboraldiko 21 partidetatik 19 irabazita heldu dira Usurbilgo senior neskak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako talde onenen arteko txapelketa amaiera honetara.

Euskadiko Txapelketako azken faseko neurketak
Apirilak 11, ostirala
Oiardo Kiroldegian:

18:15 Urdaibai-C.B. Muskiz
20:00 Usurbil K.E.-IES Construcción

Apirilak 12, larunbata
Hernaniko Udal Kiroldegian:

17:15 C.B. Muskiz-IES Construcción
19:00 Usurbil K.E.-Urdaibai

Apirilak 13, igandea
Oiardo Kiroldegian:

10:45 IES Construcción-Urdaibai
12:30 Usurbil K.E.-C.B. Muskiz


Eskubaloi neurketa gehiago
Apirilak 12, larunbata
19:15 Senior mutilak, 2.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-El Pilar Carmelitas

Apirilak 13, igandea
9:15 Infantil neskak: Udarregi A Usurbil-San Roque Kafetegia Elgoibar
10:30 Senior mutilak, Kopa Territoriala (Lasarteko Udal Kiroldegian): Usurbil K.E.-Egia Kata Taberna

Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatzeko deitu dituzten usurbildarrak
Apirilak 13, igandea
9:15 Infantil nesken entrenamendu saioa, Donostiako Bidebieta Kiroldegian: Enara Egizabal eta Maria Elosegi.
9:15 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Koldo Diaz.
10:45 Kadete mutilen entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Unai Lejardi.
11:15 Kadete nesken entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Estitxu Berasategi, Ane Irabazal eta Eider Makazaga (infantila).